International Citrus Band

Joan-etorriko musikak, geografia bai fisikoetan, bai sentikorretan. Ametsek, esperantzek eta ezinezkoek zeharkatzen dituzten ozeanoak eta itsasoak. Benetazkoa eta ahula suertatzen den bagaia betetzen duten ahotsak, musik tresnak eta oroimenak. Bidai-ekipaia, bigarren aukeren, aterpe, bizitza eta etorkizunen bila. Río de la Platatik Kantauriko bazterretara, Penintsula-Ekialdera kabotaia landuz, Mediterraneoaren zehar Kurdistanera porturatuz; izan dadila hau, izan diren, diren eta izanen diren nabigari guztiei zuzenduriko omenaldi apala.
Beatriz Aguiar, Josean Martin, Fran Lasuen, Manuel Luna, Gani Mirzo eta “backstage”an, eguneroko dendostean, diren ezinbesteko lagunek, “ICBand” (International Citrus Band) osatzen dute. Portugaldar Alentejoko, limoi eta laranjondoen gaueko gerizpean eraikitako ontzi txikia.